PT (Pedagogia Terapeutikoko irakaslea): Izena gorabehera, ez dute terapiarik eskaintzen. Inklusioan laguntzeko irakasleak dira.
EHI (Entzumen eta Hizkuntzako Irakasleak): Hizkuntzaren eta komunikazioaren arloan espezializatuta dauden irakasleak dira, eta irakasle tutoreekin lankidetzan aritzen dira arlo horrekin lotutako zailtasunei heltzeko.
HLE (Hezkuntza Laguntzako Espezialista): Hezkuntza arloko profesionala da, zeinak autonomiarekin eta irisgarritasunarekin lotutako hezkuntza premia bereziei eman behar zaien erantzunean esku hartzen duen.
AHOLKULARI: Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea da. Bere eginkizuna irakasle taldeari aholkua eta laguntza ematea da.
ORIENTATZAILE: Bigarren Hezkuntzako irakaslea da. Haren eginkizun nagusia ikastetxeko irakasleei eta, bereziki, tutoreei aholku ematea, koordinatzea eta laguntzea da.